
Iazko probaren irudi bat
Donibane Kultur, Jolas eta Kirol Elkarteak hamargarrenez antolatu du etzirako Gipuzkoako Trialsin Txapelketaren barruko proba Arrokaundietan. 10:30ean hasiko dira probak, 13:30ak arte. Izena emateko aukera 10:00etatik izango dute parte hartzaileek. Eskola Kirola programaren barrukoa da proba, hortaz, parte hatu nahi duten haurrei bizikletak eta segurtasun gaiak utziko dizkiete. Haur Mailatik aurreragoko partaideek federatuta egon behar dute. Pasaiako Udalaren eta Iberdrolaren babesa du probak.
Gipuzkoako Txapelketako bigarren lehia izango da Donibanekoa. Lehena Hernanin egin zuten joan den asteburuan. Hala, Elite Mailan, Ion Areitio hondarribiarra eta Benito Ros nafarra dira faborito: bien artean munduko zortzi txapelketa dituzte. Hurrengo probak honakoak dira: martxoaren 3an Aretxabaletan, 17an Urretxun, eta 24an Tolosan.