Gipuzkoako Igeriketa Egokituko Txapelketa, bihar, Hondartzan
Hondarribiko Hondartza Kiroldegiak goi mailako txapelketa bat jasoko du bihar arratsaldean, larunbatarekin, 16:00etatik aurrera. Igeriketa egokituko Gipuzkaoako Txapelketa izango da eta, besteak beste, Richard Oribe igerilari paralinpikoa (17 domina lortu ditu guztira) parte hartuko du, hainbat probetan. Konporta, Atzegi, Berdin berdinak eta Dordoka taldeetako kirolariak lehiatuko dira.
Gipuzkoako Txapelketaz gain, Igeriketa Egokituko Irekia jokatuko dute larunbatean Hondartza kiroldegian. Herrialdeko igerilariez gain, Araba, Bizkai eta Nafarroako kirolariak lehiatuko dira.