Gaur bete ditu 25 urte Errenteria-Oreretako Mariaren Bihotza adinekoen egoitzak. Handiki ospatu dute hori bertan bizi direnek, bertako langile nahiz zuzendariek, eta udal ordezkariek. Izan ere, meza nagusia egin dute goizean Juan Jose Duran apaizarekin, eta ondoren luntxa eta bazkaria iritsi dira. Julen Mendoza Errenteriako alkatea ere bertan izan da, eta bertako langileei nahiz arduradunei eskertu die egiten ari diren lana, horien artean, Iñaki Villagran zuzendariarena. “Herriari zerbitzu handia ematen dio egoitzak, eta hori baloratu egin behar da”, esan du alkateak. Villagranek, bere aldetik, hasierako “une latzak” gogoratu zituen, eta bertan lanean daudenei, langile izandakoei eta “hau dena aurrera ateratzeko lanean ibili direnei” eskerrak eman dizkie, tartean Zaharren Egoitzako Patronatuko kide izandakoei, eta egungoei.
1987ko Gabonetan lekualdatu zuten adinekoen egoitza Hospitalillotik, egungo Gabierrotako egoitzara. Orduan 50 erabiltzaile zituen zerbitzuak. 1988ko otsailaren 15ean inauguratu zuten ofizialki, eta urte hartako maiatzerako plaza guztiak beteta zituen jada, 116. Handitu egin zuten, eta egun, 142 adineko daude bertan.
-
-
Erabiltzaileak, urteurrenaren ekitaldian
-
-
Erabiltzaileak, urteurrenaren ekitaldian
-
-
Julen Mendoza Errenteriako alkatea, hizketaldian
-
-
Erabiltzaileak, urteurrenaren ekitaldian
-
-
Iñaki Villagran egoitzaren zuzendaria
-
-
Juan Jose Duran, egoitzako kapilaua