Askotariko kontzertuak antolatzen ditu Txiplao industriagunean dagoen Banako tabernak, eta aste honetan hard rock estiloari egokitu zaio. Contraband talde irundarrak joko du bihar (larunbata), 22:30etik aurrera. Hard rock talde klasikoen moldaketak egiten dituzte baina material propioa ere badute Contrabandekoek. Sarrera doan izango da.
Datozen kontzertuak ezagutzeko bisitatu
tabernaren bloga.