Lurraldeko Preferente Mailan jokatzen duen Hondarribia-Marlaxka xake elkartearen A taldeak mailako lidergoa lor dezake asteburuan. Bi baldintza bete behar dira horretarako. Batetik, Hondarribiko laukoteak Astigarragako Mundarro garaitu beharko luke bihar Kasino Zaharrean, eta ahal bada diferentzia handiz. Eta bestetik, Eibar liderrak puntuak bidean utzi beharko lituzke sailkapeneko hirugarren tokian dagoen Urnietaren kontra. Hau da, Eibarrek irabazita ere, ez dezala erraz irabazi.
Sailkapenean Eibar A da lider 13,5 punturekin eta atzetik hiru talde ditu 13na punturekin: Marlaxka, Urnieta eta Alfil A. Hortaz, puntu erdiko tartea murriztu beharko dio Eibarri lider jarri nahi duenak.
Asteburuko partidak
Lurraldeko Preferente Maila
- Hondarribia Marlaxka A-Mundarro A (larunbata, 16:00). Kasino Zaharrean.
Lurraldeko Lehen Maila
- Hondarribia Marlaxka B-Arrasate Arlutz C (larunbata, 16:00). Kasino Zaharrean.
Lurraldeko Bigarren Maila
- Gros G-Hondarribia Marlaxka C. Donostian.