Bihar (larunbata), 16:00etatik aurrera, Hondarribiko Traineru Jaitsieraren XIII. ekitaldia egingo dute, emakumeen eta gizonen 36 trainerurekin. Hondartzaren ondoko eremuan izango da proba, bi luze eta ziaboga bakarrarekin –itsaso zabalera aterako dira ontziak, beraz—, eta erlojuaren kontrakoa da: minuturo aterako dira parte hartzaileak. Bihar itsasoan gora-beherarik ez dela izango aurreratu dute Hondarribia Arraun Elkarteko kideek, hortaz, “maila handiko proba” izango dela uste dute antolatzaileek; ikusle asko espero dituzte. Honakoak izango dira parte hartzaileak:
Gazte Mailakoak
Beteranoak
- Fortuna
- Sestao
- Deusto-Lutxana
- Getxo Arraun
Emakumeak
- San Juan B
- Hibaika
- san Juan A
- Zumaia
Senior Mailakoak
- Club Rem Badalona
- Hibaika
- San Pedro A, B eta C
- Ondarroa A eta B
- Santurtzi A eta B
- Mundaka
- Getxo
- Bermeo A eta B
- Hondarribia A eta B
- Orio A eta B
- Zarautz
- Getaria
- Donostiarra
- Trintxerpe-Illunbe
- Zierbena
- Zumaia
- Portugalete
- Astillero
- San Juan