Zozketak egingo dituzte kirol instalazioetan
Galtzarabordako zein Fanderiako udal kirol instalazioak kudeatzen dituen Serviocio enpresaren 20. urteurrena dela eta, zozketak egingo dituzte hilabetez, hilaren 20tik martxoaren 20ra kirol instalazioetan: urteko hogei abonu, 20 euroan.
Dagoeneko bazkide direnek ere parte hartu ahal izango dute zozketa horretan, “betiere data horietan zehar abonatu berri bati aholkatzen badiote izena ematea”.
Informazio gehiago Galtzarabordako udal kiroldegian (943 44 96 00) edo Fanderiako igerilekuko harreran (943 344 44 23).