Kantina Taldea, Touringen lehen lagunartea
Joan den asteburuan animatu zuen Touring lehen aldiz Kantina Taldeak. Bera izan da Touringen lehen lagunartea. 25 lagunek osatzen dute, eta oraingoz, Fanderia zelaiko kantinaren aurrean, atearen atzean jartzen dira. Bufandak saltzen hasi ziren taldearen izenarekin, 8 euroan, eta kantinan bertan nahiz Pelukasen kioskoan eros daitezke. Bufandak erreserbatzeko Kantina Taldearen Facebook orrialdean egin daiteke edo Fanderiako prentsa kioskotik pasatu.