Ekozinemaldian hiru dokumental emango dituzte Errenteria-Oreretan
Ekozinemaldia aurten ere egingo du geldialdia Errenteria-Oreretan, eta hilaren 20an eta 27an hainbat dokumental emango dituzte Mikelazulo kultur elkartean. Lehenengoa, hilaren 20an (asteazkena) izango da. Bi dokumental emango dituzte lehenengo egunean: Los Nahua, 20 años después eta Euskal Herria: ezkutatutako zorra. Hilaren 27an (asteazkena), berriz, Fin Civ (el fin de la civilización). 19:30ean hasiko dira bi egunetan emanaldiak.
Nahuatarrak Amazonaseko herria dira, eta petrolio ontziekin izandako ika-miken ondorioz jarri ziren harremanetan kanpoko munduarekin. Petrolioak ekarri dituen ondorio atzeraezinak azalduko ditu Marc Gavaldak dokumental horretan.
Euskal Herria, ezkutuko zorra lanean, berriz, Edu Glezek baliabide naturalen gehiegizko ustiapena landuko du: “Une honetan mundua krisi egoeran dago: kaos ekonomikoa, petrolio urritasuna, kontrolik gabeko beroketa globala eta desordena politikoa”.