Urtarrilaren 30ean
Ez gara palestinaz ari izena duen ekimen berria aurkeztu zuten Ander Lizarralde bertsolari oiartzuarrak, eta Unai Muñoa bertsolariak, Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariekin batera.
Andoainen eskaini zuten lehen saioa otsailaren 2an, eta bertan izan zen ETBko
Hitzetik Hortzera programa. Aurretik, gainera, eguna elkarrekin pasatu zuen bi bertsolariek, eta Jon Artanok.
Igandeko programan, honako galderak erantzungo dituzte, ETBtik jakinarazi dutenez: “Zergaitik biluztu nahi duten horrela, jendaurrean, zer duten kontatzeko. Zer da gizonkeriatik gizontzera pasa nahi hori… Andoaingo Bastero Kultur Etxean, bere beldurrak, desirak, konplexuak, frustrazioak eta minak azaldu zituzten gero tonu probokatzaile batean, eta bertaratu ziren, lagun, ezagunei ez zien hutsik egin”.
Igandean, bazkalostean emango dute
Hitzetik Hortzera, ETB-1en. Eta
Nahieran-en ere ikusi ahal izango da, gerora ere.
Muñoa eta Lizarralde, Artanorekin. Argazkia: EITB.