Zarautz, Usurbil eta Villabonara irteera antolatu du Lezoko Udalak
Lezoko Udalak irteera antolatu du etzidamurako, larunbata, Zarautz, Usurbil eta Villabonara. Zarauzko zabortegia bisitatuko dute lehenik eta ondoren, Usurbilera joango dira atez ateko gaikako bilketa sistema ezagutzera. Villabonan amaituko dute irteera, Gipuzkoako Zero Zabor taldeak antolatu duen agerraldian parte hartzeko.
Irteera horretan parte hartu nahi duten herritarrek udaleko erregistrora deitu beharko dute. Irteera doakoa da eta autobusa 9:00etan irtengo da Kiosko Herrero ingurutik.