Tradizioari eutsiz, Inauterien hurrengo asteburuari begira, Orereta ikastolak aurten ere antolatu du inude eta artzainen desfilea. Igandean izango da, 12:00etan hasita. Ikasle eta gurasoen artean, 450 lagunek parte hartuko dute desfilean, Sarriegiren musikak dantzatuz. Erdialdeko kaleak zeharkatuko dituzte: Koldo Mitxelena plaza, Maria Lezo, Xenpelar, Biteri, Alfontso XI, Kapitain enea, Biteri txiki eta Zumardia. Han fandangoa eta arin-arina dantzatuko dituzte, eta berriro buelta emango dute Koldo Mitxelena plazara.
1998an hasi zen Orereta ikastola ekintza hori antolatzen, Ereintza taldeak lehenengo ahalegina egin ostean. Urte horrez geroztik jarraian egin dute gaur egun arte.