
Willis Drummondek ‘A ala B’ diskoa aurkeztuko du
Antxeta irratiak 15 urte bete dituela eta Irulegiko Irratia, Xiberuko Botza eta Gure Irratia duela 30 urte jaio zirela ospatzeko ekitaldi berezia antolatu dute larunbaterako, 16rako, Hazparneko Mendeala gelan. Antolatzaileek aipatu dutenez, gogoeta eta besta eguna izango da, “urte horietan tokiko informazioaren eta euskararen aldeko egindako lanaren promoziorako”.
17:30ean hasiko dira ekitaldiak, Potxin eta Patxin pailazoen emanaldiarekin. 15 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharko, nagusiek bai, 5 euro, baina hartutako sarrerak kontzertuetarako ere balioko die.
Hazparneko Gau-eskolak bat egin du jaiarekin eta beraiek prestatuko dute eguneko bigarren ekitaldia, Korrika Kulturalari lotutakoa. Korrika 2013ko jantzien aurkezpena egin eta, ondoren, jantzien salmenta abiatuko dute. Gainera, taloak prestatuko dituzte Gau-eskolakoek.
Baina larunbateko ekintzarik deigarriena gaueko jaialdia izango da, Euskal Herriko talde ezagunenetako lau elkartuko baitira Euskal Irratien aldeko kontzerturako: Gose, Gatibu, Willis Drummond eta Itziarren Semeak.
Kontzertuak
- Gose (20:00)
- Gatibu (21:30)
- Willis Drummond (23:30)
- Itziarren Semeak (00:45)