Ana Oregi: "Pasaiako badia biziberritzea lehentasuna da, ez kanpoko kaia"
Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak Pasaiako biziberritzearen eta kanpoko kaiaren gainean aurretik azaldutako iritziak berretsi egin ditu gaur, Eusko Legebiltzarrean Ingurumen Sailaren lan ildoen berri emateko egin duen agerraldian. Oregiren arabera, “Pasaiako badia biziberritzea lehentasuna da, ez kanpoko kaia”.
Gainera, Donostialdeko Metroa egitea “ezinezkoa” izango dela baieztatu du: “Ez ditugun kredituak arriskuan jartzen ari gara, ezin dugu aurrera egin”.