Udalak 3.000 euro eman dizkio Caritasi larrialdi egoeran dauden familientzako
Hondarribiko Udaleko Gizarte Departamentuak 3.000 euro eman dizkio Caritas erakundeari, gizarte larrialdi kasuetarako. Caritasek emandako datuen arabera azken urtean asko handitu da elkartearen laguntza behar duten familien kopurua, “%20 inguru”. Urtero jasotzen du Caritasen udalaren diru ekarpena. Maite Pelaez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak erakundeak egiten duen lana nabarmendu du: “Bizitzen ari garen ekonomi egoerak eta Caritasek egiten duen lanak eragin dute aurten laguntza hori Caritasi ematea. Gero eta gehiago dira laguntza behar duten herritarrak, eta laguntzeko egin dezakegun guztia gutxi da”.