Trapujale epaituta agur esango diote lezoarrek gaur Inauteriari
Trapujaleri epaiketa eginda, gaur asteartebeltz, amaituko dira Inauteriak. Lehenengo epaiketa txikia egingo dute Lezo Herri Eskolako ikasleek. Urtero bezela, hirugarren zikloko ikasleek Trapujaleren epaiketa eta erreketa antzeztuko dute eskolako gainontzeko ikasle eta gurasoentzat. Leku aldaketa egingo dute ordea, eta Gurutze Santuaren Plazan egin beharrean, Saldise plazan egingo dute epaiketa txikia, eguraldia dela eta. Ikastetxetik bertatik azaldu dutenez, arratsaldeko hiruretan erabakiko dute haur hezkuntzako ikasleak epaiketa txikia ikustera eraman edo ez. Bertan behera utziko ez dutena eskolan bertan ikasleentzat 16:00etan antolatu duten txokolate jatea da.
Arratsaldez Trapujaleren epaiketa eta herio bidea egingo dute 19:00etan Gurutze Santuaren plazan, aurtengo Inauteriei agur esateko.