Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

La3 taldeko 'madrileño'-enak izan dira Hondarribiko konpartsa eta karroza onenak

admin
Bidasoa
2013/02/12
Inauteriak

Inauterietako lehiaketetan saritutakoak, sari banaketaren ondoren

Atzo arratsaldean izan zuten amaiera ofiziala Hondarribiko inauteriek. Modu jendetsuan bukatu ziren, gainera, zabairaino bete baitzen udaletxeko areto nagusia sarien banaketa ekitaldirako. Han bildutako batzuk mozorrotuta inguratu ziren udalera, atzoko egunarekin hori gaizki ikusita ez dagoela probestuta. Ekitaldian ez zen umorea falta izan eta emozio uneak ere izan ziren , izan ere, Txomin Sagarzazu Kultura zinegotziak saridunen zerenda irakurtzen hasi bitarte inork ez baitzekien saritua izango zen ala ez. Igandeko desfilean 1.600 lagunek parte hartu zutela nabarmendu zuen Sagarzazuk eta larunbateko eguraldi txarraren aurrean Arma Plazan bazkaltzeko elkartu zirenetaz ere gogoratu zen: “Larunbata goizetik Abiyuan fanfarreak bazterrak alaitu zituen, eta azken lau urteetan bezala, Arma Plazan egindako bazkarian 200 lagun bildu ziren. Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, giro jendetsua izan zen larunbata arratsaldean kalean”. Eguraldia izan zen protagonista larunbatean, goizetik. Hala, mairuen egin behar zuten ibilbidea bertan behera geratu zen, baina arratsaldeaz Irungo Meaka Adixkideak Dantza Taldeak larunbat arratsaldean euskal inauteria ospatu zuen. Baina atzoko ekitaldia sariak emateko zen eta horrekin, sarien banaketarekin, hurrengo urteko mozorroan pentsatzen hasi behar dutela ohartu ziren atzo arratsaldean udaletxeko areto nagusira joan zirenak. Zaila izango dute aurtengoa hobetu baina, urtero egiten duten bezala, saiatu saiatuko dira. Aurten madrileño-z mozorrotuta agertu zen La3 taldeak irabazi du bai karrozen baita konpartsa onenaren sariak, Amute-Kostako sobietarrak bigarren geratu direlarik. Banakakoetan Jon Puenteren Tele-Taloa-k irabazi zuen inauterietako oroigarria. Eta erakuslehio lehiaketan Pascua saltokia izan zen, epaimahaiaren iritziz, inauterietarako hoberen aurpegia aldatu zuena.

Hondarribiko inauteriak. Sariak

Konpartsa handiak
  • 1. saria: La 3. Madrileño-z jantzi ziren, PP alderdi politikoaren parodia eginez. 800 euroko saria.
  • 2. saria: Amute-Kosta. Sobietarrez mozorrotu ziren. 600 euroko saria.
  • 3. saria: Pilar Peña dantza eskola. Harrijasotzaile koadrila osatu zuten. 400 euro.
Hondarribiko karrozak
  • 1. saria: La 3. 800 euroko saria.
  • 2. saria: Amute-Kosta. 600 euroko saria.
  • 3. saria: Carlos Zapirain dantza akademia. Pilotuak eta azafatak izan ziren, hegazkin eta guzti. 400 euro.
6-15 kideetako konpartsak
  • Irabazlea: Alaitz Moda, bigarren eskuko azoka. 300 euroko saria.
2-5 kideetako konpartsak
  • Irabazlea: Iñigo Ugarteren igeltsero taldea. 300 euroko saria.
Banaka
  • Irabazlea: Jon Puente. Tele-talo zerbitzua izan zen bere traktorea. 150 euro.
Hondarribikoa ez den konpartsa onena
  • Irabazlea: Irungo Santiagoko Deabruak, Harriketarrak bezala desfilatu zuten. 800 euro.
Erakuslehio txapelketa:
  • 1.saria: Pascua saltokia. 450 euro.
  • 2. saria: Cristina arraindegia. 300 euro.
  • 3. saria: Loitzune ileapaindegia. 200 euro.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.