Irujo-Zabaleta eta Ezkurdia-Zubietaren arteko lehia, Irunen
Gaur goizean Irungo Udalak, Kurpil Kirolak Elkartek eta Asegarcek hitzarmen bat sinatu dute ostiralean esku pilota profesionaleko partida emateko. Horrenbestez, Martinez de Irujo-Zabaleta eta Ezkurdia-Zubieta bikoteen arteko lehia ikusi ahal izango da Uranzu pilotalekuan. Jaialdia 20:15ean hasiko da. Lehenengo partiduan Olazabal-Arruti eta Lemuno-Aretxabaletaren arteko lehia ikus ahal izango da, eta ondoren sartuko dira lehian lehen mailako pilotariak.
Irungo Udalak gogorarazi duenez, bigarrengo lehia abendutik jokatzen ari diren eskuz binakako lehen mailako txapelketakoa da, 9. jardunaldikoa. Martinez de Irujo eta Zabaleta lehen postuan dauden, zazpi garaipen eta porrot batekin. Ezkurdia (Gonzalezen ordez dago) bosgarren postuan dago hiru garaipen eta bost porrotekin. Finalerdietan lehen lau sailkatuak sartuko dira.
Sarrerak dagoeneko eros daitezke, 19:00etatik 20:30era Kurpil elkartean, eta ostiralean Uranzuko leihatilan bertan 17:30etik aurrera.