Iñaki Dieguez akordeonistak azken diskoa aurkeztuko du Amaian
Azken diskoko doinuak aurkeztuko ditu larunbatean, 20:00etatik aurrera, Iñaki Dieguez akordeoi jotzaile irundarrak Amaia Kultur Zentroan. Dieguez hiru urtez egon da Cirque du Soleil taldearekin lanean, eta Birak hiru urte horietan eta denbora horretan ezagututako pertsona eta tokietan oinarritutako proiektua da.
Dieguezekin batera Pascal Gaigne (gitarrean), Ritxi Salaberria (baxuan) eta Igor Telletxea (baterian) egongo dira.
Sarrerak 7 euroan eros daitezke Luis Mariano turismo bulegoan (emanaldiaren aurretik) eta egun berean Amaia Kultur Zentroko leihatilan.