Heavy metala eta corea Mogambon
Ostiralean eta larunbatean sesio bikoitza izango da Mogambon, Trintxerpeko Inauteriekin batera. Lehenengo egunean, heavy metala izango da nagusi, Thathiana Khankhana eta Verdun taldeekin. Hurrengo egunean, berriz, rock, punk eta hardcorearen txanda izango da Neila, Cordura, 5000rph eta Monocuerdo taldeekin. Bi egunetan 21:30ean hasiko dira kontzertuak.