Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren aldeko elkarretaratzea deitu du ELAk Irunen
ELA sindikatuak salatu duenez, etxez etxeko laguntza zerbitzua “hilzorian” dago Irunen. Sindikatuaren arabera, udalak tarifak igo ditu eta erabiltzaile askori “ezinezkoa zaie publikoa den zerbitzu hau erabiltzea”. Horrez gain, udalak “zerbitzuen ordu kopuruak” murriztu dituela kritikatu du.
Zerbitzua jasaten ari den “egoera larria” dela eta, biharko elkarretaratzea deitu dute. 14:00etan izango da, Urdanibia plazan, Gizarte Ongizatea departamentuaren aurrean.