Ordu gutxi barru aurkeztuko dute euren burua Aitor Alberdi eta Aitor Franco Errenteria-Oreretako gazteek espetxeratzeko, eta atzera kontaketa horretan dozenaka herritarren babesa eta berotasuna jaso dute. Euri zaparradak izan dira manifestazioan zehar, baina herritarrek oihu zaparradarekin erantzun diote eguraldi txarrari.
Erdialdeko kaleetan barrena ibili dira Euskal gazteria libre eta legala lelopean, eta batik bat euskal gazteriaren aldeko oihuak entzun dira. Bertan izan dira udaleko hainbat ordezkari. Manifestazioarekin bat egin dute Bilduk nahiz Ezker Anitzak. LABek ere parte hartu du.
Manifestazioa Foru plazan bukatu da, eta Eleak mugimenduak, manifestazioaren antolatzaileak, hitz batzuk egin ditu bukaeran. Eleak-ek gogorarazi duenez, asko izan dira kartzela ezagutu duten eta oraindik ezagutuko duten gazteak, eta egun ere, “iraganeko erabaki batzuen ondorioak pairatzen” ari direla esan du: “Gazteak atxilotu, kasu gehienetan torturatu eta normalean, kartzeleratzen zituzten garai hura. Gehiago edo gutxiago gustatu, baina ideologia baten alde lanean aritzeagatik”.
Zentzu horretan, hori guztia atzean uzteko garaia dela esan du Eleak-ek: “Demokraziaz ari bagara, egin dezagun lana benetan halako egoera batera hel ez gaitezen”. Horretan, gazteriak duen garrantzia nabarmendu du, eta hura dela gizarteko “altxor preziatuenetakoa” adierazi du.
Hala, eskubide zibil eta politiko ororen urraketen aurkako jarrera har dezaten eskatu die eragile politiko, sozial, sindikal zein instituzioei, eta Frantziako zein Espainiako gobernuei, berriz, “jarrera inmobilistatik” ateratzeko.
Hala eta guztiz ere, “gauzak aldatzen” ari direla esan du, eta gazteek jaso duten babesa “inoiz ikusi gabekoa” izan dela. Bide horri jarraitzeko eskatu du mugimenduak, “soilik denon lanaz eta konpromisoaz lortuko dugu ametsgaizto hau bukatzea”. Errenteria-Oreretan, kasu, hainbat norbanako eta eragile horretan lanean ari direla esan du. “Noiz hasiko ote dira herriak ez diren beste eremuetan halakoak ematen?” galdetu du.
Amaitzeko, gazteei “besarkadarik beroena” bidali die, eta txalo zaparrada artean bukatu da manifestazioa.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.