Bertso musikatuak izango dira Donibanen
Pasai Donibaneko Itaia kolektiboak lehen ekitaldia antolatu du datorren ostiralerako, hilak 15. Bertso musikatuak izango dira herriko Itziar tabernan, pintxo potearekin eta bideoaren aurkezpenarekin batera.
Bertsotan Beñat Gaztelumendi, Jon Martin, Jokin Labayen eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa izango dira; gitarran, Ixaak; saxofoian Sierra eta gai jartzailea Haritz Casabal izango da. 19:30ean hasiko da.