Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ander Palavecino eta Asier Sagasti Espainiako sambo txapeldun

admin
Bidasoa
2013/02/12
Ama Guadalupekoa Judo taldeko Ander Palavecino eta Asier Sagasti hondarribiarrek urrezko domina lortu zuten asteburuan Asturiasen jokatu den Espainiako Sambo Txapelketan. Palavecinok etxean jokatzen zuen Jorge Ignacio Escandon garaitu zuen -57 kiloetako finalean. Escandon, Oscar Fernandez klubeko kidea da, taldekako garaipena lortu zuenekoa, alegia. Ama Guadalupekoa bigarren geratu zen taldeka. Guztira, hamazazpi taldek parte hartu dute Senior Mailako Espainiako Sambo Txapelketan. Sagasti, bere aldetik, 90 kiloetako pisuan igo zen podioko goiko koskara, eta Palavecinok bezala, Oscar Fernandez taldeko ordezkari bat menderatu zuen azken lehian, Borja Gonzalez. Hondarribiko beste bi kirolarik, Esteban Martinezek eta Asier Bargallok brontzezko domina bana lortu zituzten, 74 eta 82 kiloetan hurrenez hurren. Nesketan, Amaya Curiel izan zen Euskal Federazioko eta Hondaribiko taldeko partaide bakarra Asturiasen. Zilarrezko domina lortu zuen bere pisuan, -64 kiloetan. Gazte mailan hamabi domina Espainiako Sambo Txapelketako helduen probak igandean izan ziren. Aurretik, larunbatean, gazteak borrokatu ziren. Hondarribitarrek hamabi domina lortu zituzten Gazte Mailan, bederatzi mutiletan eta beste hiru nesketan. Kontuan izan behar da Ama Guadalupekoako kirolari gehienak ez dutela samboa egiten, judoa baizik, eta sambo borroka baliatzen dutela euren judo teknika aberasteko. Aritz Sagarzazu (-60 kilo), Iker Otegi (-65) eta Rodrigo Montoya (-81) Espainiako txapeldun geratu ziren; Mario Diaz (-52) eta Alberto Mitxelena (-56) bigarren geratu ziren; eta Iñaki Lekuona (-52), Iosu Olmos (-60), Jose Angel Domez (-65) eta Fermin Balda (-70) hirugarren. Emakumeetan partaidetza txikiagoa izan zen. Bi taldek hartu zuten parte bakarrik, Ama Guadalupekoak eta Valentziako Morvedrek. Hondarribiko taldeko hiru ordezkariek urrea lortu zuten: Amets Sarasua lezoarrak (-70 kilo), Nekane Quiñonesek (-75) eta Lidia Yarzak (+75), eta taldekako garaipena eman zioten Ama Guadalupekoari.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.