Touring-Oiartzun partidan, epailearen jarrera kritikatu dute
Derbia oiartzuarrentzat izan zen: 0-3 irabazi zioten Touring-i. Hala ere, Oiartzun Kirol Elkarteko kideek, epailearen jarrera kritikatu dute: “Hasieratik, partidaren protagonista bihurtu zen, baina egia esan, partidan ez zen sarrera bortitzik izan”. Horrez gain, Oiartzuni “bederatzi txartel barregarri” eman izana gaitzetsi dute. “Arbitroa, gainera, kezkatuagoa zegoen zelaiaren kanpoan gertatzen zenarekin, barruan gertatzen zenarekin baino”, zehaztu dute.
Partidari dagokionez, lehen zatian oiartzuarrek eduki zuten kontrola. Touring saiatu zen, baina ez zuen arriskurik sortu. Bigarren zatian, Oiartzunek zuzeneko martxa sartu zuen hasieratik, baina emaitza motz geratu zen. Gol gehiagoko emaitza lor zezakeen.