Sortu prozesuaren azken bilkura larunbatean egingo dute
Sortu prozesuaren laugarren batzarra egingo dute Irunen larunbatean, otsailaren 16an. Barne hauteskundeak medio, Sorturen egitura ezberdinetako ordezkariak aukeratuko dituzte bertan, eta era horretan bukaera emango diote prozesuari.
Momentura arte, 120 bat lagunek parte hartu dute Sortu eratzeko prozesuan egindako bilkuretan. Era horretan, ildo ideologiko eta politikoa, zein erakundearen antolakuntza erabaki dute parte hartzaileek.