Girizia Mendi Elkartearen 27. urteurrena ospatzeko, zuhaitz landaketa antolatu dute. Hilaren 24an izango da, Mendizaleen basoan (Oianlekun).
Egun horretan, 09:00etan aterako dira mendizaleak Karrikatik. Mendi martxa egingo dute basora. Han, hamaiketakoa egingo dute txabolan. Bakoitzak eraman beharko du jatekoa, eta Giriziak sagardoa eta ardoa jarriko ditu. Gero, zuhaitzak landatuko dituzte, eta goiza borobiltzeko, bazkaria antolatu dute Karrikako Artaso elkartean.
Bazkariak 15 euro balio du, eta bazkarira gelditzeko interesa dutenek hilaren 20a baino lehen eman behar dute izena Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian edo
online.