Mendiko botak jantzi, eta mendira joango da asteazkenean Joxe Migel Lopez esataria. Oiartzun Irratiko asteazkeneko
Kirolez blai! saioa, mendi ibilaldiei eskainiko die. Horretarako, honako gonbidatuak izango ditu berekin: Ixiar Iñarra eta Fermin Zabalegi Girizia Mendi Elkarteko kideak, eta Jabier Saez de Eguilaz Haurtzaro Mendi taldeko kidea.
Saioa 13:15ean emango dute FM107an, eta
irratiaren webgunean. 20:30ean errepikatuko dute.