Joan den ostiralean Maris Sirmais zuzendari letoniarrari harrera egin zion Alazne Korta alkateordeak udaletxean. Sirmais zuzendari entzutetsua da, eta asteburuan Landarbaso abesbatzarekin batera aritu da lanean. Zehazki,
master class bat eman die. Udaleko ordezkariez gain, bertan izan zen Iñaki Tolaretxipi Landarbasoko zuzendaria, eta “pribilegio bat” zela nabarmendu zuen Sirmaisen klase bat jasotzea.
Xabier Obeso herriko artistak egindako bi irudi oparitu zizkion Kortak zuzendariari. Herriko bi toki esanguratsu agertzen dira bertan. Horrez gain, aurreskua dantzatu zioten, udal txistulari bandaren doinuekin.