Liderraren kontra galdu du La Bacaladerak, Arrasaten
La Bacaladera Hondarribia eskubaloi taldeak euskal Ligako liderraren kontra galdu zuen atzo, Arrasaten (31-23) eta sailkapenean postu bat galdu du, Urdulizek El Pilar garaitu zuelako. Horrenbestez, hamabigarren tokian daude hondarribitarrak, 11 punturekin. Goitik, puntu batera dago Urduliz eta bi puntura Gure-Auzune. Gorago, Usurbil, Escolapios eta Corazonistas 17 punturekin daude —azken biek partida bat gutxiago jokatu dute, euren artekoa—.
Gauzak horrela, eta sailkapeneko azken biak urruti egonik —Basaurik 5 puntu ditu eta Trapagaranek 3—, ematen du sailkapenean gertu dauden hiru taldeetatik lehena izatea izango dela La Bacaladeraren helburua.
Lehen urratsa datorren asteburuan eman dezake Hondarribiko taldeak. Etxean jokatuko du igandean Escolapiosekin, 12:00etan.