June Izquierdo jokalaria
Olatz Zuazua eta June Izquierdo gazte mailako jokalariak, eta Jaime Vidal eta Paula Bueno 23 urte azpikoak, Espainiako estatuko Valladolideko Torneoan lehiatu dira asteburuan. 574 parte hartzaile eta 2.016 partida izan ziren denera txapelketan.
Horiek horrela, Zuazuak eta Izquierdok laugarren postua eskuratzea lortu zuten. Vidalek bere aldetik zilarrezko domina lortu zuen, eta Buenok brontzezkoa.
Hirugarren postua
Gizonen Superdiobisio mailako taldea Gabitec Ceutaren aurka lehiatu zen asteburuan. Garaipena eskuratu zuten 0-4 eta sailkapen orokorraren hirugarren postuan aurkitzen da egun. Emakumeen taldea bere aldetik Valladolideko txapelketan parte hartu zuen eta beraz, ligako jardunaldia atzeratu zuten.