LAB ere biharko manifestazioan egongo da
Eleak mugimenduak asteazkenean espetxeratuko dituzten Errenteria-Oreretako gazteen egoera salatzeko manifestazioarekin bat egin du LAB sindikatuak. “Konponbide eta askatasun haizeak dabiltzan honetan guztiz onartezina” iritzi dio “gazteria konprometituarekiko errepresio eta mendeku politikarekin jarraitzea”. Haatik, “atzera bueltan gazteriaren antolatzeko nahia eta indarra” etorriko zaizkiela adierazi du. Bihar izango da manifestazioa, 20:00etan, Herriko Plazatik hasita.