Iraungitako elikagaiez tertulia egingo dute bihar Kasino Zaharrean
Bidasoko Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteko (ACUBI) teknikaria den Belen Martinezek Iraungiteko elikagaiak. Noiz arte jan daitezke? goiburuko kafe-tertulia gidatuko du bihar, asteartearekin, Kasino Zaharra Adinekoen Etxean. 17:30ean hasiko da hitzaldia eta antolatzaileek esan dute sarrera librea dela. Kasino Zaharrak eta Bidasoko Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteak (ACUBI) antolatzen dute ekintza eta Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzak diruz lagundu du.