Obrak antzerkia eta bideoa uztartzen ditu
Troiselles konpainiak haur soldaduen gaia lantzen duen
Elikia eta Joseph ikuskizuna antzeztuko du bihar, asteartearekin, Mendi Zolanen, 20:30ean. Suzanne Lebeauren
Le bruit des os qui craquent antzezlanean oinarrituta dagoen ikuskizuna da eta bideoa eta antzerkia uztartzen ditu. Bi haurren arteko adiskidantza istorioa kontatzen du, kemenez eta kuraiaz beteriko istorioa. Herriko Etxetik ikuskizuna joateko gonbita luzatu dute, mezu positiboa duen ikuskiuzna delako: “Traumatismo baten ondotik nortasuna berreraikitzen ahal dela sinesten dugunez, esperantzaz beteriko momentua da. Haur soldaduei buruzko istorio bat”.
Emanaldia 10 urtetik gorakoentzat egokia da eta, lantzen duen gaia haurtzaroa izanik, hainbat emanaldi eskainiko dituzte egunean zehar, eskoletako haurrei zuzenduta. Publikoarentzako saioen prezioa 10 eurokoa izango da.
Amnesty International elkarteak antolatzen du ekimena eta talde horretako kide batzuk izango dira emanaldian. Saioaren ondoren, publikoaren galderei erantzuten saiatuko dira. Horri lotuta, hilaren 19ra arte Herriko Mediatekan haur soldaduen gaia lantzen duen erakusketa dagoela gogorarazi dute Herriko Etxetik.
Elikia eta Joseph
- Zuzendaritza: Cendrine Robert.
- Eszenografia: Marlène Llop.
- Antzezleak: Ingrid Johnson, Mike Kpatcha eta Cendrine Robert.
- Bideoa: Thomas Pantalacci.
- Soinu paisaia: Manu Berque.