Ezker Anitzak bat egin du biharko manifestazioarekin
Eleak mugimenduak gazte auzipetuen espetxeratzea salatzeko antolatutako manifestazioarekin bat egin duten eragileak gero eta gehiago dira, eta Ezker Anitza ere batu zaion. Asteazkenean aurkeztuko dute euren burua, Auzitegi Gorenaren epaiaren ostean, espetxeratzeko agindua duten bi gazteek. Ezker Anitzaren arabera, horrek ez du batere laguntzen “elkarbizitzaren eraikuntzan”. Gaineratu duenez, “zaila da onartzea herriko bost gazte espetxean daudela, gaur egun epaiketa edo espetxe zigorrik ekarriko ez lukeen arrazoi batengatik”.