David Martinez Euskadiko Ezkerraren Gazteak-eko (Egaz) kide irundarraren omenezko isilunea gorde zuten PSE-EEko kideek asteburuan, Bilbon egindako kongresuan. AP8 autobidean izandako istripuan
zendu zen Martinez ostiralean, 27 urte zituela.
PSEk kongresua egin zuen larunbatean Bilboko Euskalduna jauregian eta bertan gogoratu zuten gazte irundarra. Izan ere, haren eserlekua hutsik zegoen eta Alfonso Gil Antolakuntza idazkariak lehen hitzak bota zituenean, isilunea gorde zuten bertan bildutako kide sozialistak.
Jose Antonio Santano alkatea bere aldetik, Bilbora bidaia atzeratu zuen Martinezen senideekin egoteko.