Lezoko Udal Gobernuak gazte auzipetuak “jarduera politikoan oinarritutako lana egiteagatik izan direla zigortuak” salatu nahi izan du eta horrekin batera bat egin du datorren astearterako Eleak Mugimenduak deitu duen
manifestazioarekin.
Horrez gain, herritar guztien eskubide zibil eta politikoak bermatuak izan daitezela “exijitu” du, “baita Espainia nahiz Frantziako gobernuei errepresio bideak bazterrean utzi ditzatela eskatu ere”.
Udal gobernuaren ustez, horrelako epaiketak gaur egungo egoera eta testuinguru politikoan lekuz kanpo daude eta “prozesua oztopatu baino ez dute egiten”.