Irungo gazte bat hil da Errenterian izandako istripu batean
Atzo arratsaldeko sei eta erdi inguru gertatu zen istripu batean Irungo 27 urteko gazte bat hil zen. Istripua Errenteria-Oreretan izan zen, AP-8 autobidean.
Berri agentziek jakinarazi dutenez, hildako gaztea David Martinez da, Euskadiko Ezkerraren Gazteak-eko (Egaz) kidea. 2008an izendatu zuten Martinez Gipuzkoako Egazeko koordinatzaile; kargu hori utzi bazuen ere, taldearen parte izaten jarraitzen zuen eta Irun-Hondarribiko alderdi sozialistako afiliatua zen.
Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da eta lekukoak bilatzen dabil. Istripuaren inguruan norbaitek zerbait jakingo balu bi telefono zenbaki jarri ditu eskura datuak eman ahal izateko: 943 53 91 25 eta 943 53 91 19.