Euskal Inauteriak eta euskal doinuek hartu dituzte gaur goizean Irungo kaleak. Kemen Dantza Taldeak da antolatzailea eta aurtengoa euskal Inauteria antolatzen duen laugarrena izan da. Aurten, Goizuetako Inauteriak aitzakia gisa hartu dituzte Kemenekoek.
250 lagunek osatutako konpartsa atera da gaur eta Kemeneko dantzariez gain, Txingudi Ikastolako, Eguzkitzako eta Elatzetako dantza taldeak atera dira bertan. Irudia Zabaltza plazan egin duten emanaldiarena da, hamarnaka ikusleren aurrean.