Irungo EAJren udal taldeak Txingudiko mankomunitatea Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketaren (GHK) parte izatea aldarrikatu du gaurkoan, mediotara igorritako prentsa ohar batean. “Txingudin 80.000 gipuzkoar bizi gara, zergak ordaintzen ditugu eta partzuergoan egoteko eskubidea dugu” gaineratu dute jeltzaleek.
Hala, taldearen arabera, hondakinen kudeaketarako erabakiak Gipuzkoako Batzar Nagusietan hartzea ekidin du Bilduk, “bertan gutxiengoa dutelako”. Horren ondorioz, mankomunitateek partzuergoan erabakitzea leporatu diote jeltzaleek Bilduri, “bertan gehiengoa duelako”.
Txingudi partzuergoan egotea 2007tik egindako eskaria dela berretsi dute hiriko jeltzaleek. Gogoratzekoa da, 1991tik 2011ra EAJk gobernatu zuela Gipuzkoako Foru Aldundian.
Irungo Bildu udal taldearen Oinatz Mitxelena bozermaileak atzo argitu zuen
Txingudik “ateak zabalik dituela” partzuergoan, herenegun
Txingudiko mankomunitateko arduradunek egindako adierazpenei erantzuna emanez.