'Noski' aldizkarian azken aldiko lan ildoak ezaguturazi ditu PSE-EEk
Joan den ostiralean Noski aldizkaria aurkituko zuten hainbat herritarrek postontzian. PSE-EEk bere lan ildoen berri ematen du aldizkari horretan. Oraingoan, udal gobernu taldearekin lortutako akordioak jakinarazi eta Bilduren hainbat erabaki kritikatu ditu talde sozialistak. Zentzu horretan, Bilduk “lehenaldiarekin puskatzeko euskal gizarteak eskatzen dizkion pausoak eman gabe” dabilela esan du. Kaleetan pintaketak eta kartelak daudela esan du. Bestetik, Pirritx eta Porrotxen ikuskizunarekin ere lotu du. Bertan, “diskriminazio politikoa” egon zela adierazi du. Hiri mantenuan ere gestio “penagarria” egitea egotzi dio.
PSE-EEk egindako ekintzen artean, Gabonetako jostailuen bilketa, Sahararekiko elkartasun eguna, eta elikagai bilketa aipatu ditu.