Muertos de amor Mikel Agirresarobe irundarrak zuzendutako lehenbiziko film luzea estreinatuko da gaur Espainiako estatuko zinema komertzialetan. Izen bereko eleberrian oinarrituta dago ekoizpena.
Irungo zinemagile eta gidoigileak berri agentzietan azaldutakoaren arabera, “amodioa eta desamodioa, gezurrak eta desengainuak, jelosia eta gizon batzuk duten emakumeekiko jabego zentzua” agerian gelditzen dira filman, “ikuslea istorio gordin batera hurbiltzen laguntzen duen umorea ahaztu gabe, baina kritikaren zentzua galdu gabe”.
Horiek horrela, komedia erromantiko batekin egingo du debuta Agirresarobek zinema komertzialetan.