Irungo windsurflari baten desagerpena argitzeko laguntza eskatu dute
46 urteko Jose Ignacio Nuño Peñalver Irunen jaioteko windsurflariaren desagerpena argitzeko laguntza eskatu du Guardia Zibilak. Iragan abenduaren 8an desagertu zen Nuño Murtzian (Espainia), Mazarrongo uretan windsurfa egiten ari zela.
Berri agentziek zabaldutakoaren arabera, desagerpenaren egun berean dispositibo zabal bat antolatu zuen Guardia Zibilak, itsasoan zein lurrean. Hala ere, gaurdaino ez da haren berririk izan.
Irunen jaiotakoa zen Nuño, nahiz eta Murtzian finkatu zuen haren bizitokia.