
2013ko Irun Zuzenean-en programaren aurkezpena, Tunken
Tunk! Aretoko agertokiak Irun Zuzenean programaren hurrengo hitzorduak hartuko dituela jakitera eman dute gaur goizean aretoan bertan egindako agerraldian. Bertan izan dira, Men of Rockeko Iñaki Estevez, Bloody Maryko Juan Carlos Garcia, Tunk! Aretoko Igor Arruabarrena eta Phantom Studioseko Iñaki Abuin. Era berean, Belen Sierra Kultur zinegotzia eta Fernando San Martin Gazteria zinegotzia elkartu dira agerraldian.
Horiek horrela, Cafe Irun, Ficoba, Amaia KZ eta Irungo kaleak bete ondoren, Tunk! Aretoaren txanda helduko da laster. Hala, Bloody Maryk eta Men of Rockeko ordezkariek 2013rako antolatutako emanaldien berri eman dute:
Bloody Marytik:
- Otsailak 16: Mambo Jambo eta Mushroom Caffeine.
- Apirilak 12: Guadalupe Plata eta Sacco.
- Apirilak 26: Giuda eta Induction.
Men of Rocken eskutik:
- Martxoak 23: La Bona Dea eta Prim Lane.
- Apirilak 13: Boogie Van eta Supernova.
- Maiatzak 24: Pantones eta Oreindik