EH Bilduk Oregiri eskatu dio EAJren "presioak" ez onartzeko
Gipuzkoako EAJren “presioak” alboratzeko eskatu dio EH Bilduk Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa sailburuari, kanpoko kaiarekin eta Donostialdeko Metroarekin azaldu zituen zalantzen harira. Oregik esan zuen “egitasmo faraonikoetarako” garaia ez dela, besteak beste kanpoko kaiari eta metroari erreferentzia eginez, eta gainera esan zuen zehazki Pasaiako kanpoko kaiaren egitasmoaren kontra zegoela. EH Bilduren ustez, EAJk “atentziora deitu” du Oregi, eta koalizioko kideek nabarmendu dute Gipuzkoako EAJren eta Oregiren iritzien arteko “kontraesanek” honakoa esan nahi dutela: “Nabarmena da egitasmo faraoniko horiek ez direla ez estrategikoak, ezta beharrezkoak ere”.
EH Bilduko Oskar Matuteren ustez, Iñigo Urkullu lehendakariak “bere asmoak zeintzuk diren argitu behar du”, eta horregatik ez legezko proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, “Ingurumen sailburuaren kriterioarekin EAJ ados dagoen jakiteko”.