Edurne Aginaga sanjuandarra Sony World Photography Awards lehiaketa garrantzitsuaren finalera iritsi da, hiru onenen artean hautatu dutelako. Sarien banaketa apirilaren 25ean dira egitekoak, Londresen. Londresen duela zortzi urtetik bizi da Aginaga, eta argazkilaritzarekin lotura izan duten hainbat ikasketa egin ditu bertan. Honako estekan
bere argazki batzuk ikus daitezke.