Pasai Donibaneko Itsas Mendi Kirol eta Kultur Elkarteak asanblada orokorra egingo du etzi (igandea) 10:30ean lehen deialdian eta 11:00etan bigarrenean. Aurreko akta irakurri eta onarpenera eramateaz gain, elkartearen sailen informazioaren eta egoera ekonomikoaren berri emango dute. Ondoren galderen eta eskarien txanda izango da. Elkartearen zuzendaritzatik esan dute ezinbestekoa dela bazkide guztiak agertzea. Batzarrera joango diren guztiei salda emango diete, 10:00etan.
Aldi berean, posta elektronikoa duten bazkideei eskatu diete zuzendaritzari emateko, honako postara mezua bidaliz:
itsasmendidonibane[a bildua]gmail.com.