Errenteriako gazte sozialistek Sahararen aldeko elkartasun eguna antolatu zuten joan den asteburuan, eta bi egunetan 407,72 euro eta Gipuzkoako Elikagaien Bankurako 754 elikagai poltsa bildu zituzten. Horrez gain, Reina aretoan Sahararen egoerari buruzko bi hitzaldi eman zituzten, eta parte hartzea “ona” izan zela esan du PSE-EEk, batez ere jende gaztearen artean.
Azkenik, Saharako te sorta baten zozketa egin zuten, eta 857 izan zen tokatu zen zenbakia. Harremanetan jartzeko honako helbidera idatzi behar da:
jseerrenteria[a bildua]gmail.com.