Saharako haurrak hartzeko familia berriak behar dituzte Oiartzunen
El Watan elkarteak jakinarazi duenez, udan Saharako haurrak etxean hartzeko familia berriak behar dituzte. Udara Bakean programaren barruan, urtero hainbat haur saharar etortzen dira herrira. “Basamortuan egiten duen bero izugarritik babesteko eta urtero behar dituzten mediku errebisioak egiteko aprobetxatzen da udako egonaldia besteak beste”, elkartetik gogorarazi dutenez.
El Watan elkarteak lehenbailen behar ditu haurrak hartzeko prest dauden familiak. Interesa dutenek 605 71 36 92 telefono zenbakira deitu behar dute.