Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko kideek agerraldia egin dute, “Oreretako gazteei elkartasuna adierazteko”.
Matrioskaz mozorrotu dira gazteen egoera salatzeko: “Gazte hauek espetxean edo espetxeratzeko arriskuan daude eta horren aurrean Ttur-tturrek bere haserrea adierazi nahi du matriosken aurpegian keinu hori islatuz”. Orain arte Oiartzungo euskalgintzaren “ateak zabalik egon dira” gazte horientzat, eta hemendik aurrera ere hala izango dela jakinarazi dute.
“Gazteok espetxean edo espetxeratzeko arriskuan egon arren”, lanean jarraituko dutela adierazi dute euskaltzaleek: “Lanean jarraituko dugu, haiek barrutik eta guk kanpotik”. Era berean, herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko dei egin diete.